I. MUNDU GERRAREN ONDORIOAK EUROPAKO MUGETAN

Europa ekialdean emandako aldaketak, inperio zentralak desegin ostean







Otomandar inperioaren zatiketa eta Frantzia eta Britainia Handiaren eskuhartzea Ekialde Hurbilean



ESKEMAK





SOBIETAR IRAULTZAREN KAUSAK


Hona eman ERRUSIAR IRAULTZAREN bideoa. Hurrengo galderak erantzun:



- Nola zen Errusiaren egoera politikoa eta ekonomikoa XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran ?
- 1905. urtean politikaren ikuspegitik zer aldaketa eman zen?
- Lenin nor izan zen?
- Kerensky nor izan zen?
- Ideietan zein ezberdintasun zeuden bi politikari hauen artean?
- Zer dira sobietak?
- Zer ondorio dakar I. mundu gerra Errusiako populazioan?
- 1917ko otsailean zer gertatzen da? Nork jasotzen du boterea? Eta urrian?
- Zure ustez, zer esan nahi du bideoan agertutako esaldi honek: “…Lenin y Trotsky van a tener que defender a sangre y fuego el nuevo orden social…”
 

I. MUNDU GERRAREN BILAKAERA (BIDEOA)



Hemen duzue I. MUNDU GERRAREN BILAKAERA azaltzen duen BIDEOA.


ARRETA JARRI ETA SAIATU ZAITEZ ULERTZEN ETA ERANTZUTEN:
- Gerraren aurrekariak eta kausak (Zergatik gerrak eztanda egin zuen; zein liskar zeuden Europako herrialdeen artean; zein aliantza genituen …)
- Gerraren bilakaera (zein fase ezberdin ditugu, zein guda garrantzitsu gauzatzen dira, nor da garaile …)
- Gerraren ondorioak (Zer gertatu zen gerra bukatu ostean; nola antolatu zen mapa politiko berria; zer gertatu zen irabazleekin eta galtzaileekin …)

I MUNDU GERRAREN OIHARTZUNAK EUSKAL HERRIAN


LEHEN MUNDU GERRAREN OIHARTZUNAK EUSKAL HERRIAN

Hego Euskal Herriko hainbat industria gerraren egoeraz aprobetxatu ziren beren produkzioa areagotzeko, gatazkan zeuden herrialdeei armak eta hornigaiak salduz. Adibidez, Armagintza industriak, Eibarren eta Gernikan errotua zegoena hainbat firma ospetsuekin (Astra, Unceta, Orbea, BH -Beiztegi Anaiak-, besteren artean), mozkinak era nabarmenean handitu zituen.

Bilbo aldean ontzigintza industria ere era nabarmenean hazi zen, bereziki alemaniar urpekoak (submarinoak) Britainia Handiko itsasontziak hondoratzen hasi zirenean (gogoratu Lusitania auzia). 

Iparraldean berriz, populazioa erroldatua izan zen eta gerrara joan ere bai Frantziaren alde borrokatzera, hainbat hildako gauzatuz.